Gaztelekuko hainbat material herriko taldeen esku uztea erabaki da
Urteetan erabili gabeko materiala pilatuaz joan da Gaztelekuan. Herriko talde batzuk material hori eskuratzeko interesa agertu dute eta beren esku uztea erabaki da. Gaztelekuko hainbat materiak ez da erabiltzen dagoeneko, eta traba ere bihurtu da, lekua hartzen baitu. Horregatik, interesa agertu duten taldeei materiala lagatzea proposatu zuen Gazteria Batzordeak eta halaxe egitea erabaki du Gobernu Taldeak.
Konkretuki, 12 fokodun bi barra, dagokion hariteria berezia eta dimerrarekin Irazan Antzerki taldeari emango zaio. 2 subgrabe eta tabernako kafetera Antixena gaztetxeari emango zaio. Desmontatu den argazki gelako materiala Ilunpetan argazki taldeari lagako zaio, hau da, anpliadora, argi mahaia, kubetak, likidoetarako ontziak, papera eta abar.. Azkenik, PS2 eta mandoak herriko gaztetxo talde bati emango zaizkio. Material lagapen hau egin aurretik, udalaren ondasunen inbentarioan jasota zegoen guztiari baja eman behar izan zaio.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!