Oñatiko udala

Gaztelekuko gazte informazio bulegoak, Europa osoan gaur ospatzen den Gazte Informazioaren egunarekin bat egin du.

2012/04/17
Helburua, gazteentzako informazio zerbitzua ezagutzera ematea da.

   'Information, right now! –'Informazioa eskubide orain'– da gaur ospatzen den Gazteentzako Informazioaren Europako egunaren leloa. Gipuzkoak bat egin du Gazteentzako informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak sortu duen ekimen honekin, herrialdean, baita Oñatin bertan ere dauden gazte informazio bulegoen sarearen bidez. Hala, ohartarazi nahi da, informazioa, eskubidea den aldetik, gazteentzat duen garrantziaz.

  Hori gauzatuz, Gipuzkoako gazte informazio bulegoek, doako zerbitzu eta produktu asko eskaintzen dituzte. www.gipuzkoangazte.info blogean, lana, hezkuntza, etxebizitza, aisialdia eta beste gai interesgarri batzuei buruzko informazioa jasotzen da. Baina informazio hori eskuratzeko bide ugari daudela ere zabaldu nahi da. Harpidetza sistema ere badago, informazioa, mugikorrean edo gure posta elektronikoan jaso dezagun. SMS zerbitzuan 2.200 harpidetza baino gehiago izan dira, eta  buletina dagoeneko 4.300 harpidedun baino gehiagok jasotzen dute.

  Gipuzkoangazte bloga Gipuzkoako gazteen artean erreferente dela esan genezake. Iaz, esaterako 351.000 bisita jaso baitzituen, aurreko urtean baino 71.000 gehiago.

  Baina gazte informazioa eskaintzeko bide berriak urratzen ari dira eta dagoeneko sare sozialetan ere kontsultatu daiteke. Gipuzkoako gazteek Facebook orriak, google+, twitter edota tuenti sare sozialen bidez ere gipuzkoangazte-n egunero lantzen den informazioa jarraitu dezakete. Informazioa eskuratu ez ezik, Gazte Informazio Bulegoetan ikasleen, irakasleen eta aterpekideen nazioarteko txartelak ere egin daitezke.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!