Gaztelekuko Gabonetako argazki lehiaketako irabazleen izenak ezagutzera eman berri dira: Unai Zabaleta eta Arantzazu Jauregialzoren lanak saritu dira.

2013/01/22
Ostiralean amaitu zen Gaztelekuak antolatutako Gabonetako VII. Argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea.

  Epai mahaia bilduta, atzo arratsaldean jakinarazi ziren irabazleen izenak. Lehen saria Unai Zabaletak eskuratuko du, ”izoztutako iturrixan” izeneko lanagatik. Izenburuak adierazten duen bezala, saritutako irudian, elurra eta izotz txirringiloak nagusi dira. Unai Zabaletak, 50 euroko bonoa jasoko du kultura produktuetan gastatzeko.

  Bigarren saria berriz, Arantzazu Jauregialzoren ”zuhaiztiko argazkixa” lanari ematea erabaki da. Argazkian, zuhaiztiaren atzealdetik agertzen den eguzkia ikusten da. Bigarren saria eskuratuta, Arantzazu Jauregialzok 40 euroko erosketa bonoa jasoko du, honek ere, kultura produktuetan gastatzeko.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!