Gaztelekuan hainbat leiho aterako dira

2018/11/08
Card image cap
Egurrezko egituretako beira finkoak leiho bihurtuko dira

  Gaztelekuak leiho bat eta hiru leihatilatxo bakarrik dauzka. Instalazioa oso handia da eta aipatu azpiegitura eskaxa airea behar bezala berritzeko. Arazoa areagotu egiten da gainera, jende asko biltzen den ekitaldien ondoren, kontzertuen ondoren, esaterako. Baina arazoak konponbide erraza duela ikusi da.

  Eraikinak hainbat egurrezko egitura handi ditu eta horiek aprobetxatuz, egun finkoak diren beirak kendu eta leiho berriak atera edo zabaltzea erabaki da. Gaztelekuko sarrera nagusian ez ezik, pilotalekutik Kuboak duen sarreran eta eszenatoki atzealdean ere irekiko dira leiho berriak. Garibai aroztegiak egingo ditu lanok, BEZa kanpo, 5735 euroko aurrekontuaz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!