Gazteen sormen lanetarako udal dirulaguntzak eskatzeko epe berria zabaldu da, azaroaren 4ra arte
Haur eta Gaztedia udal departamentuak urtero ematen dituen dirulaguntza hauek, Oñatiko gazteek eta gazte-talde edo elkartek sustatzen dituzten kultur jardueretara zuzentzen dira. Orokorrean diruz laguntzen diren jarduera eta kontzeptuak oso zabalak dira, baina bigarren deialdi honetan kultur sormen eta hedapen proiektuak babesten dira. Eskaerak egiteko epea zabalik dago, azaroaren 4ra arte.
Dirulaguntza hauek jasotzeko oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira: erakunde, talde, edo norbanako eskatzailea oñatiarra izan behar da, eta talde eskatzailearen kideen erdia gutxienez 12 eta 30 urte bitartekoa izan behar da. Baldintzak beteta dirulaguntza jaso ahal izateko idazki ofiziala aurkeztu behar da. Informazioa Gaztelekuan emango da baina dirulaguntza eskaerak udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztuko dira, aurrez aurrez, edo online, udaleko erregistro elektronikoaren bitartez.
Udaberrian zabaldu zen deialdian hiru eskatzaileren 5 proiektu babestu ziren, 6.600 euro pasa banatuz. Lee kore eta Sukena taldeek disko eta bideo klip bana grabatzeko laguntza jaso zuten eta Aiertek, EP bat ekoizteko. Dirulaguntza hauetarako gorde ziren 15.000 eurori uztailean esleitutako 6.642 euroak kenduta, 8.358 euro geratzen dira zabaldu berri den bigarren deialdi honetan banatzeko.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!