Oñatiko udala

Gazteek erabiltzen dituzten hainbat lokalen jabeei erabilpen horretara legeztatzeko errekerimendua egin die udalak.

2012/12/17
Biltegi erabilerako hainbat lokal gazteei alokatu izanak, bizilagunen kexak sortu ditu.

  Bakardadeko ama kaleko 7an eta Bidebarrieta kaleko 30ean dauden bi lokalen haritik hartu du udalak, jabeei, egoera legeztatzeko errekerimendua egiteko erabakia.

  Bi kasuetan, lokalak gazte taldeek erabiltzen zituztela eta zarata izaten zela salatu zuten bizilagunek.
Udal ordezkariak auzotarrekin elkartu ziren egoera hobetu ezagutu asmoz eta aipatu lokalek aitortuta duten jarduera gazteen erabilerarekin bat ez datorrela ikusi zuten. Biek, biltegi jarduera baimena baitute eta ez gazteen erabilerarako baimenik.

  Auzotarren kexei erantzunez, udalak, lokal jabeei errekerimendu bikoitza egin die: egungo erabilera berehala etetea batetik, eta gazteen erabilerarako jarduera legeztatzen ez den bitartean halaxe, etenik mantentzea.
Lehen aldia da, udalak, gazteek erabiltzen dituzten lokalen inguruan halako errekerimendua egiten duela. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!