Oñatiko udala

Gazte lokalen errolda eguneratzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2016/06/09
Card image cap
2014ko Gabonetan egin zen erroldan, 24 gazte lokal identifikatu ziren

  Gazte lokalen inguruan iaz burutu zen hausnarketa eta eztabaida saioaren ondoren, arautegi bat finkatu zen. Horren arabera, lokal baten jabeak, gazteei alokatu aurretik, Udalak emango duen jarduera baimena eskuratu beharko du. Horrela, aisialdi lokalak hainbat segurtasun eta higiene baldintza betetzen dituela ziurtatuko da. Baina egun erabiltzen diren gazte lokalak ere erregularizatu behar dira. Horretarako epea finkatuta dago gainera, 2017ko otsailaren 4ra arte. Beraz, garrantzitsua da gazte lokalen errolda eguneratuta izatea. Horixe proposatuko da udal gobernu taldeak arratsaldean egingo duen bileran. Gazteria departamentuaren eskutik, Gaztelekuko auto-babes eta larrialdi plana ere aztergai izango da. Eta ildo beretik, kultur etxeko auto-babeserako planaren inskripzioa eta horretarako langileen formazioa aztertuko da.

  Lan zerrendan, 20 gai jaso dira. Gehienak, 16, ohikoa denez, hirigintza eta zerbitzuak departamentuari dagozkionak, eta horietako asko, azkenaldian sarritan aipatzen dugunez, partikularrek etxean egin nahi dituzten berritze eta hobekuntza lanetarako baimen eskaerak dira. Kale barria 5 zenbakiduna berreraikitzea edota HOTZ Oñati taldeak egin duen eskaera ere gaurkoan eztabaidatzekoak dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!