Oñatiko udala

Gazte kultur jardueretarako udal dirulaguntzak eskatzeko epe berria zabalik dago, azaroaren 10a arte

2022/10/19
Card image cap
Algaraz elkartekoek Udalaren dirulaguntza jaso zuten udaberrian
Udaberriko deialdian eman gabe geratu ziren 8.880 euroak banatzea da bigarren honen xedea

  Haur eta Gaztedia udal departamentuak urtero ematen dituen dirulaguntza hauek, Oñatiko gazteek eta gazte-talde edo elkarteek sustatzen dituzten kultur jardueretara zuzentzen dira. Orokorrean diruz laguntzen diren jarduera eta kontzeptuak oso zabalak dira, baina bigarren deialdi honetan kultur sormen eta hedapen proiektuak babesten dira.

  Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira: erakunde, talde, edo norbanako eskatzailea oñatiarra izan behar da, eta talde eskatzailearen kideen erdia gutxienez 12 eta 30 urte bitartekoa izan behar da. Baldintzak beteta dirulaguntza jaso ahal izateko idazki ofiziala aurkeztu behar da. Informazioa Gaztelekuan emango da baina dirulaguntza eskaerak udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztu behar dira.

  Udaberrian zabaldu zen aurreko deialdian sei eskaera jaso ziren eta seiak diruz babestea erabaki zuen udalak. Irazan antzerki guneak hiru egitasmo aurkeztu zituen: Isiltasunaren gatibu antzezlana eta BEITA websailaren gidoi idazketa eta produkzioa. Algaraz ikuskizun elkarteak ere beste hiru egitasmotarako dirulaguntza eskatu zuen: Aireportuan ikuskizunaren produkziorako eta diskoa grabatzeko eta Goazen gorago abestiaren bideokliperako. Sei eskaerak onartu ziren eta guztira 6.120 euro banatzea erabaki zuen Haur eta Gaztedia departamentuak lehen deialdi horretan. Baina 2022ko diru poltsa agortu ez denez, bigarren deialdi zabaldu berri da, azaroaren 10era arte, eta 8.880 euro izango dira oraingoan banatzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!