Gazte biolentzia aztergai da Lege Soziologia Institutuan
Gazte biolentzia: murrizte estrategiak eta erantzukizun sozio-legalak da unibertsitate zaharrean gaur hasi den mintegiaren izenburua. Gazteek eragindako edota gazteen arteko biolentziaren gorakada fenomeno globala dela diote mintegiaren koordinatzaileek, alegia, gazteen biolentziak mundu osoan egin duela gora. AEBetan, adibidez, hilketa da10 eta 24 urte bitartekoen artean sarrien gertatzen diren hiru heriotza arrazoietako bat.
Gaur hasi den mintegiaren helburua da gazteen biolentzia murrizteko praktika berri eta onak eztabaidatzea, boterea, generoa, arraza eta klasea bezalako kontzeptu gakoetatik begiratuta.
Mintegiko koordinatzaileak Australiako hiru irakasle dira: Asher Flynn (Monash University), Mark Halsey (Flinders University) eta Murray Lee (University of Sydney), eta Australiako, Erresuma Batuko eta AEBetako dozena bat aditu bildu dira unibertsitate zaharrean.
Nazioareko Lege Soziologia Institutuan antolatzen diren lan bilera edo mintegiak ostegun eta ostiralean izan ohi dira, baina gazteen biolentzia aztertzen duen azken hau gaur eta bihar egingo da, astelehen eta asteartez.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!