Gaur sinatuko dira, Natur eskola birgaitzen amaitzeko lanen kontratuak

2020/02/03
Card image cap
Bigarren eta hirugarren faseei dagozkien bost kontratu dira

  Izan ere, egin beharreko lanen espezifikotasuna kontuan hartuta, loteka berezitu baitira, bost lote guztira: eraikuntzako lan orokorrak; inguratzailea hobetzeko lanak eta egur lanak; iturgintza lanak; argindar, argiteria eta telekomunikazio lanak eta berokuntza eta ur bero instalakuntza lanak. Zazpi enpresa aurkeztu dira esleipen prozesura eta puntuazio altuena lortu duten bostekin sinatuko dira lan kontratuak, eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu eta fidantza ordaindu ondoren.

  Eskaintza bat baino gehiago aurkeztu diren loteen kasuan, proposamen ekonomiko merkeena lehenetsi du Kontratazio mahaiak, hala, hasieran finkatu zen 728.000 euroko aurrekontu orokorra, 50.000 eurotan jaistea lortu da.

  Lanik handienak aroztegiari dagozkio eta lehenengo fasean bezala, oraingoan ere Zuhazki enpresak egingo ditu, 291.975 euroren truke. Elektrizitate, argiteria eta telekomunikazio instalazioa Goikoetxea Elektrizitate Instalakuntza enpresak egingo ditu, 200.012 euroren truke. Eraikin kanpoaldeko urbanizazioa eta bestelako eraikuntza lanak Artzamendik egingo ditu, 101.090 eurotan. Iturgintza lana, Maña Iturgintzak 33.398 eurotan eta berokuntza, Climatizaciones Oriok, 51.388 eurotan.

  Lote bakoitza gauzatzeko zehaztu den epea hiru hilekoa da, nahiz eta, seguruenera, ez diren lan guztiak aldi berean hasi eta bukatuko. Asmoa, ikasturte berrirako Natur eskola guztiz berrituta eta erabilgarri izatea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!