Oñatiko udala

Gaur ilunkaran piztuko dira Gabonetako argiak.

2014/12/18
Card image cap
Udaletxeko fatxada, plazako magnolioak, Santa Ana eta Bidaurretako sequoiak eta Portu Kaleko ezkia, argiztatu egin dira.

  Ez dira ordea, Gabonak tarteko gurean jarri diren apaingarri bakarrak. Kultur Etxeko balkoian, CDz egindako apaingarriak jarri dira eta Kale Barria, Kale Zaharra eta Atzeko kalean ere, zumitzez egindako izarrak jarri dira. Izar hauen kokapena dena den, aldatu egin da. Orain arte, kalearen alderik alde zintzilikatu dira baina aurten, argi puntutan jarri dira. Ondorioz, egunez apenas antzematen dira baina kale argiztapena piztuta agerian geratzen dira.

  Kokapen berri honekin iaz haizearekin izan zen arazoa saihestu nahi izan da. Haizeak hainbat izar eta apaingarri apurtu baitzituen.

  Oñatin, tradizionalki, Gabon egunaren aurreko ostiralean piztu izan dira kaleko argi apaingarriak baina aurten, egun bat aurreratu eta gaur bertan piztuko dira Gabonetako argiak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!