Oñatiko udala

Gaur gauean 7 orduko argi mozketa izango da herri guneko 70 eraikinetan.

2014/10/22
Guztiak, berrituko den Ramon Irizar kaleko transformazio zentrotik hornitzen dira.

  Ramon Irizar-ko transformazio zentroa, egungo araudira egokitu behar da.  Kabinak aldatu eta barruko instalazioan hobekuntza batzuk egin behar dira. Egokitze lan horiek gaur gauean egingo dira eta ondorioz, zazpi orduko argi-mozketa izango da bertatik hornitzen diren eraikinetan.

  Argi mozketak ahalik eta eragin txikiena izan dezan, gauez egingo da esan bezala, gaur gaueko 12ak eta laurdenetatik bihar goizeko 7ak arte.

  Mozketak, herri guneko hainbat kale eta eraikinei eragingo die. Konkretuki, Apaolazaren alarguna, Arantzazuko Ama, Atzeko Kale, Kale Barria, Aozaratza, Ramon Irizar, Ultzegin eta Zubibarri kaleetako 70 etxe bloke eta eraikinei eragingo die. Guztietan, argi mozketaren abisua ematen duten jakinarazpen orriak jarri ditu Oñargi enpresak.

  Argi mozketak aparteko arazorik sortu ez dezan, iragarritako ordu tartean, aparatu elektronikoak deskonektatzeko gomendioa ere egin da.

  Gogoratu beraz, Ramon Irizar kaleko transromazio zentrotik argindarrez hornitzen diren eraikinetan, argi mozketa izango dela, gaur gauerditik bihar goizeko 7ak arte.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!