Gaur-bihar etorriko dira EUDELek bidalitako maskarak jasotzera
EUDELek Eusko Jaurlaritzarekin koordinazioan Txinan erosi zituen udalei banatu zizkien maskara kirurgikoak. Banaketa, biztanleen kopurua arabera egin zen eta bereziki udal txikienen beharrak kontutan hartuta. Oñatiko udaletxera 2.000 maskara iritsi ziren ostegunean, pasa den astean aurreratu genizuenez. Musukoak lanean ari diren udal langileen segurtasuna bermatzera bideratu behar zituen udalak.
Baina paketeak irekitzerakoan akatsak antzeman zituzten hainbat udalek; gomak solte edo askatzeko puntuan zeudela ikusi zuten. Material guztia berriro jaso eta itzultzea erabaki du EUDELek. Oñatikoa, gaur-bihar jasotzekoak dira, alkateari jakinarazi diotenez. Ordezko maskara berriak noiz eskuratuko diren ez da zehaztu.
Eusko Jaurlaritzari materiala bidali ohi dion Txinako hornitzaile ofizial bati erosi zitzaizkion musuko edo maskara akastunak. Udalek era honetako produktuak eskuratzeko dituzten zailtasunak ikusita, EUDELek danon artean banatzeko eskaera orokor bat egitea erabaki zuen. Guztira, 300.000 maskara ekarri eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko udalen artean banatu ziren. Orain, berriro jaso eta itzuli egingo dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!