Gaur bertan hasi dira San Lorentzoko jolasgune inguruan komun publikoa jartzeko prestaketa lanak.

2012/09/03
Oinarrizko azpiegitura lanak egiteko zulatzen hasi dira.

  Komunaren kabina muntatu aurretik, ura, saneamendua eta argindar hornidura lotuneak prestatu behar dira. Horiek guztiak gauzatzeko lanak egiten hasi dira gaur goizean San Lorentzoko autobus geltoki aldamenean. Okerrik ezean, komuna ezartzeko lanak, 15 egunetan egitea aurre ikusten da. Beraz, San Migel jaixetarako, herriko hirugarren komun publikoa jada martxan izatea espero da.

  San Lorentzoko komun publikoa, postetxe aurrealdean autobus geltoki nagusiaren ondoan jarri zenaren antzekoa izango da. Kabina, kanpotik altzairu herdoilgaitzekoa izango da. Bakarrik garbitzekoa, erabilera anitzekoa eta mugitzeko arazoak dituzten pertsonek erabiltzeko modukoa izango da. Komun publikoa jolas parkearen ondoan kokatuko dela kontutan hartuta gainera, umeen pardelak aldatzeko mahaitxoa izango du.
Dagoeneko hasi diren lan hauen aurrekontua, 49.500 euro gehi BEZa da.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!