Oñatiko udala

Gaur arratsaldean hasiko da, herriko emakumeei zuzenduta Udaleko Berdintasun Sailak antolatu duen menpekotasun emozionala edo autonomia izeneko tailerra.

2013/03/04
Ekainaren 10a bitartean, astelehenero egingo da.

  Autoestima eta adimen emozionalari buruzko antzerako ikastaroak ere egin izan dira aurrez herriko emakumeei zuzenduta. Ia urtero egiten diren era honetako tailerretan parte hartzen duten askok, errepikatu egingo dute gaur hasiko denean, baina taldea, noski, lehen aldiz animatu diren emakumeekin osatu da.
Guztiek, 21 orduko iraupena izango duen tailerra hasiko dute gaur. Ordu eta erdiko 14 saiotan osatuko da, gaur hasi eta ekaina erdialdera arte, esan bezala. Ikastaroa, astelehenero eta arratsaldeko 6.30tatik 8etara egingo da.

  “Menpekotasun emozionala edo autonomia” izeneneko tailerra Amaia Aldama psikologoak gidatuko du.
Genero ikuspuntutik mota guztietako bikote harremanetan ematen diren binkulazioak eta menpekotasun emozionalak aztertuko dira. Maitasuna eta dependentzia emozionalaren arteko muga non dagoen hausnartuko da besteak beste.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!