Bihar amaitzen da uda kanpainan kirol begirale izateko izen-ematea

2024/03/26
Card image cap
7 lagunek egin dute eskaera, orain arte

  Kirol zerbitzuek uda kanpainan eskaintzen dituzten ekintzak aurrera eramateko kirol begiraleak kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako, ekainaren 20tik uztailaren 21era, hain zuzen ere. Bihar amaitzen da kirol begirale aritzeko izen-emate epea. Orain arte, 7 eskaera jaso dira udal bulegoetan.

  Uda kanpainan eskaini diren kirolak oinarri hartuta zerbitzu orokorrak eta espezifikoak berezitu dira. Eskalada indoor eta patinajea kirol zerbitzu espezifikoen atalean jaso dira eta halakoetan begirale gisa aritzeko formakuntza espezifikoa edo esperientzia izatea eskatzen da. Baina orokorrean, udalak aldi baterako beteko dituen kirol begirale lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko, 16 urte beteta izatea, kirolarekin erlazionatutako formakuntza akademikoa izatea, euskarari dagokionez B2 maila eta sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa izatea eskatzen da.

  Tenis, mini-tenis, patinaje, eskalada, pilota, BTT eta naturaisia ekintzetarako hautatzen diren begiraleek bi orduko formazio saioa egin beharko dute, ekainaren 20-21 bitartean, zerbitzua antolatzeko, eta azken ebaluazio bilera, uztailaren 19an. Saio horietan parte hartzea derrigorrezkoa izango da.

  Uda kanpainan kirol begirale gisa lan egiteko interesa dutenek eskaera orriak udaleko web ataritik deskargatu eta beteta, udaletxean, HAZ bulegoan, aurrez aurre, edo erregistro elektroniko bidez aurkeztu dezakete. Eskaera orriarekin batera eskaeran aipatzen diren meritu guztien egiaztagiriak presentatu behar dira; nortasun agiriaren kopia, ikasketa formalak, euskara maila eta sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa ere aurkeztu daitezke edo udalari baimena eman berak erakunde ezberdinetan kontsultatu ditzan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!