Gaur amaitzen da Informatika laguntzaile lan poltsan parte hartzeko eskaera epea

2019/11/05
Card image cap
11 lagun aurkeztu dira orain arte

  Sortzen diren aldi-baterako beharrei aurre egiteko Informatikako teknikari laguntzaile lan poltsa eratzea erabaki du udalak. Urriaren 17an hasi zen izen-emate epea eta gaur amaituko da.

  Udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean, horiei aurre konponbidea ematen saiatzea izango da Informatika laguntzailearen eginkizun nagusia.

  Informatika laguntzaile lan poltsa eratzeko hautaketan parte hartzeko Batxilergoa, LH-II Informatikakoa edo pareko titulua izatea eskatzen da, eta 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila egiaztatzea. Ekaera orriekin batera nortasun agiriaren fotokopia, deialdian parte hartzeko eskatzen den tituluaren kopia eta euskara maila duela akreditatzen duen agiriaren kopia aurkeztu behar dira. Lan eskarmentua eta formazio osagarria kontutan hartuko direnez horiei dagozkien agirien fotokopia konpultsatuak ere aurkeztu beharko dira.

  Hautagaiek azterketa teoriko-praktikoa gainditu beharko dute eta euskara maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek, euskara azterketa ere egin beharko dute.

  11 lagun aurkeztu dira jada udalak osatu asmo duen Informatika laguntzaile lan poltsara baina eskaera gehiago jaso daitezke oraindik, epea, gaur amaitzen baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!