Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute pentsionistek
2022/12/22
Pentsio txikiak 1080 euroraino osatzeko eskaera egingo diote Eusko Jaurlaritzari
Pentsio duinen eskaera Gasteiza eramango dute bihar Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko pentsionistek. Legebiltzarraren aurrealdean elkartuko dira, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko bere baliabidez osatu ditzala pentsio txikienak, 1.080 eurora jasoaz.
Gasteiza joan-etorria egiteko eskualde mailako autobusa antolatu da eta oñatiarrek Elorregiko geltokian hartuko dute. Hitzordua, 9:00etan egina dute San Prudentzion. Hala jakinarazi zen plazan, asteleheneko azken elkarretaratzean. Era berean, Gabonak tarteko, asteroko mobilizazio hauek bi astez etengo direla gogorarazi zen. Herriko pentsionisten elkarretaratzeak urtarrilaren 9an hasiko dira berriro.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!