Oñatiko udala

Gas-ihesa gertatu da San Lorentzon baina konpondu da jada

2019/06/27
Card image cap
Gas hodia nahi gabe apurtu dute

  San Lorentzo auzoko 15. zenbakiaren parean gertatu da gas-ihesa. Nonbait, urbanizazioa irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak egiten ari diren langileak gas hodia apurtu dute, nahi gabe. Abisua berehalakoan eman da eta suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira. Bizilagunei leihoak ixteko aholkatu eman diete eta errepidea ere tarte batean itxi egin dute. Natur Gas enpresari gertatutakoaren berri eman zaio eta bertako teknikoak ere hurbildu dira. Apurtutakoa konpondu da jada.

  Arazoa konpondu bitartean inguruko bizilagunak gasik gabe egon dira baina une honetan, esan bezala, arazoa konpondu da eta egoera guztiz normaldu da.  .

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!