Oñatiko udala

Garbitu dute Jaumendiko biribilgunean izandako lur-jausia

2023/01/24
Card image cap
Bidea zabalik dago berriro

  Jaumendiko biribilgunean lur-jausia sarritan gertatzen da, atzo ere, hirutan errepikatu zen, lurra oso ez-egonkor baitago. Azken lur-jausi horrek gainera, lur eta harri asko eraman zituen eta errei bat itxiarazi zuen. Ondorioz, trafikoa saihesbideko beste erreitik bideratu behar izan da, semaforoz lagunduta, goizean zehar. Baina lan publikoetarako langileek errepidea garbitu dute berriro eta bidea zabalik dago.

  Jaumendiko biribilgunean gertatutako lur-jausia garbitu eta ingurua seinaleztatu da. Datozen orduetarako ez da euri askorik iragarri eta ezpondak eustea espero da. Goizean zehar auto ilarak sortu dira saihesbiderako sarrera-irteeran, ibilgailu guztiak errei bakarretik bideratzen zirelako, txandaka. Azkoagaindik saihesbiderako sarbidea ere itxi da goizean eta trafiko guztia Roke Azkune ondoko biribilgunera desbideratu da. Baina arazoa konpondu da jada, Jaumendiko biribilgunea garbi dago.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!