Garay sendiak Antonio Aranzabal Enpresa Saria jaso zuen atzo

2017/05/17
Card image cap
150 urteko ibilbidea aitortzen du sariak

  Antonio Aranzabal Fundazioak ibilbide azpimarragarria izan duten familia enpresak goraipatzen ditu urtero, enpresari ekintzaile saria emanez. Aurten, saria Hijos de Juan de Garay enpresako buru den Garay familiari eman zaio. Sari banaketa atzo egin zen Donostian.

  Sari honen bidez Garay familiak 150 urteetan erakutsi duen ekintzailetza eta iniziatiba errekonozitu da; egun altzairuzko hodiak eta letoizko barra eta perfilak ekoizten dituen lantegia, poxpoloak egiten abiatu baitzen 1866an. Historia hori laburbiltzen duen liburua aurkeztu zen pasa den ostiralean eta orduan jada, atzo banatu zen sari honen aipamena egin zen. Sari banaketa ekitaldian antolatzaileek azpimarratu zuten Garay familiak gaitasun handia erakutsi duela orain mende eta erdi abiarazitako proiektua, momentuko beharretara egokitu eta egitasmo lehiakor eta sendoa gauzatzen.

  Antonio Aranzabal enpresa saria urtero ematen da 2003tik. Garaytarrak ez dira sari hau jaso duten oñatiar bakarrak, 2004an Juan Zelaiari eta CEGASAri eman baitzitzaion.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!