Garapen komunitarioa eta herritarren partaidetzarako teknikari lanposturako lehen azterketaren emaitzak argitaratu dira

2015/04/21
Atzo egin zen proba teorikora aurkeztu ziren 13 lagunetatik 12k gainditu zuten

  Lehen azterketa honen emaitzak, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian, www.oñati.eus atarian ikusgai daude. Era berean, azterketa berrikusteko edo erreklamazioak aurkezteko epea zabaldu da larunbata bitartean.

  20 lagunek eman zuten izena herritarren parte hartzea sustatzeko teknikari lanposturako baina atzo egin zen lehen azterketara 13 bakarrik joan ziren eta batek izan ezik, beste guztiek proba gainditu zuten.

  Lehen azterketa teorikoa eginda, hurrengo proba, praktikoa izango da. Horretarako eguna ez da finkatu oraindik, baina ahal dela, datorren astean jarri nahi da. Azterketaldia osatzeko, euskarari dagokion proba bakarrik faltako da ondoren, eta ariketa, eskatutako laugarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek soilik egin beharko dute.Lehiaketa prozesuan berriz, antzerako lanetan eskarmentua izatea eta formazio osagarria bereziki baloratuko dira.

  Udalak, garapen komunitarioa eta herritarren partaidetzarako teknikari lanpostua aldi baterako eta lan jardun erdiz bete asmo du.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!