Gaizka Aiastui Martija debarra kontratatuko du udalak igeltsero ofizial lanposturako.

2014/02/17
Bihar bertan hasiko da lanean.

  Igeltsero ofizial lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesua hasieran pentsatu baino gehiago luzatu da. Oposizio fasearen hasiera asko atzeratu zen. Baina lehen froga eginda, gainontzekoak arin joan dira. Hautagaien lan eta formazio meritoak ere aspaldi puntuatu ziren eta ondorioz, azken azterketaren emaitzak kaleratu eta kasik berehala etorri da igeltsero ofizial berriaren kontratazioa. Kontu egin behar baita, udal brigadan lanak pilatzen eta atzeratzen ari direla.

  21 lagun izan ziren aldi baterako izaeraz beteko den lanpostura aurkeztu zirenak eta horietatik 6k lortu dute azterketaldi osoa gainditzea. Oposizio faseko nahiz lehiaketako puntuak batuta, puntuaziorik altuena Gaizka Aiastui Martija debarrak lortu du eta berau kontratatzea proposatu zuen epai mahaiak. Halaxe onartu du udalak eta behin kontratua sinatuta, bihar bertan hasiko da lanean.

  Igeltsero ofizial izendatu berriak, udal brigadan arituko da lanean.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!