Gabonetan kaleak musikaz girotuko dira

2018/10/24
Card image cap
Bozgailuak jarriko dira kale Barria, Lazarraga, kale Zaharra, Ramon Irizar eta Portu kaleetan

  Iazko abenduan proposatu zuen Txanda elkarteak erdiguneko kaleak Gabonetan musikaz girotzeko aukera. Eskaera berandu iritsi zen eta Udalak baloratzeko denborarik ez zuen izan, Gabonak gain gainean baitzeuden. Iazko ez, baina aurten bai gaia denboraz hartu eta aztertu da eta Txandaren proposamenari argi berdea ematea erabaki du Udalak.

  Erabakia hartu aurretik, egin beharreko lana zehaztu da eta aurrekontuak eskatu dira. Bi zirkuitu edo ibilbide zehaztu ziren bozgailuak jartzeko: Kale Zaharrean 21. zenbakira arte, kale Barrian eta Ramon Irizar kalean edo aukera zabalagoa, aipatutakoez gain, Lazarraga kalean eta Portu kalean Bakardadeko Ama kalera arte eta Ramon Irizartik Errementari plazara arte hartuko lituzkeena. Gobernu taldeak, bigarren honen alde egin du.

  25 bozgorailu inguru jarriko dira, soinua kontrolatzeko nahasketa mahaia eta PC ordenagailua ere ekarriko da eta egutegi-ordutegi funtzioaz baliatuta programatuko da, mikrofono bat ere eskuragarri egongo da abisuak eman behar direnean erabiltzeko. Arrasateko Danatek S.L. enpresari esleitu zaizkio Gabonetan kaleak musikaz girotzeko lanak. Onartutako aurrekoan berriz,5250 € + BEZ da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!