Gabonetako hiru saski zozketatuko dira azokan, abenduan

2018/11/30
Card image cap
Larunbateko azoka biziberritzeko ekimena da

  Berdura azokan postua duten ekoizle eta saltzaileen produktuz osatutako hiru saskiren zozketa egingo da Gabonetan.
Zozketarako txartelak abenduko lehen lau azoketan eskuratuko zaizkie bezeroei, azoka postu bakoitzean. Izena jarrita kutxa batean bilduko dira txartelak eta zozketa, abenduko azken astean egingo da. Helburua, hiru irabazleei saskiak abenduaren 29ko azokan banatzea baita. Egun horretan gainera, asteko azoka zuzeneko musikaz girotuko da.

  Larunbateko azoka biziberritzeko ekimena da Gabonetako hiru saski zozketatzea. Era berean, urtarriletik maiatzera bitartean bertako ekoizleen produktuz hornitutako orga edo karrotxoak zozkatuko dira,  hilero bat.

  Asteko azokaz ari garelarik, gogoan hartu datorren astean merkatua ostiralean egingo dela, zapatua, abenduaren 8a, jai eguna izango baita.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!