Oñatiko udala

Gabonetako apaingarriak datorren ostegunean, hilaren 20an jarriko dira plaza eta kaleetan.

2012/12/12
Plazan, material birziklatuaz egindako arbola jarriko da eta kalebarria eta kalezaharra ere apainduko dira.

  Udalak, ikastetxeen lankidetza du aurten ere Gabonetan herria apaintzeko. Iaz egin bezala, material birziklatua erabiliz eskulanak egiten ari dira eta guztiak, datorren astean ikusgai izango dira. Egitasmoaren helburu nagusia energia eta baliabideen erabilera arduratsua sustatzea da.
Apaingarriak osatzeko materiala aukeratzerakoan, urtetik urtera erabili ahal izatea, hau da, euria eta haizearekiko erresistenteak izatea baloratu da, baita, erabilterrazak izatea ere.

  Iaz, plazan arbolarik jarri ez zela eta askok faltan bota zuten. Aurten, arbola izango dugu, 5 metroko alturakoa gainera, entzun dugunez, baina berezia izango da, kaleetan jarriko diren gainontzeko apaingarrien antzera, material birziklatuaz egindakoa, kasu honetan plastikozko botilez egindakoa. Datorren ostegunean, hilaren 20an jarriko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!