Gabonak tarteko Aozaraza kalean egiten ari diren lanek etena izango dute.
Aozaraza kalean azpiegiturak berritu eta ingurua irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanek bi aste eta erdiko etena izango dute. Bertan diharduten langileek gaur izango dute azken lan eguna eta Gabonetako jai egunen ostean, urtarrilaren 8an hasiko dira berriro. Orain arte ibilgailuentzat itxita mantendu den kalea ireki egingo da eta bertan dauden aparkaleku eta garajeak erabili ahal izango dira. Obra arduradunekin, beharra dagoenetan, zulatuta egon daitezkeen kale zatiak txapaz edo estaltzeko konpromisoa hartu zen.
Gabonak tarteko Aozaraza kaleko lanak eten eta ibilgailuentzat irekiko da. Urtarrilaren 8tik aurrera berriro itxiko da eta ez da autorik pasatzen utziko aharik eta kalearen eraberritze lanak guztiz amaitu arte.
Kalearen mozketa honek eragindako eragozpenak arintze aldera, kalean garajea dutenei Kalegoienako lurrazpiko aparkaleku publikoa doan erabiltzeko aukera eman die udalak.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!