Oñatiko udala

Gabika enpresak egingo ditu Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorri zatiaren lanak

2015/07/15
Card image cap
Esleipen erabakia hartuta, lanak berehalakoan hastea espero da

  Are gehiago kontutan hartzen bada urriren 15erako amaitu beharko direla. Epe hori jarri baitzuen Foru Aldundiak agindutako diru laguntza jaso ahal izateko. Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorria egiteko, ia 13.000 euroko laguntza hitzeman du Diputazioak. Baina lanak garestiagoak izango dira, Gabika S.L. enpresak, lanak, 358.880 eurotan egitea eskaini baitzuen. Proposamen hau oso merkea da eta ez normaltzat ere eman zuen Kontratazio Mahaiak. Horregatik, erabakia hartu aurretik, eskaintza ekonomikoaren justifikazioa eskatu zitzaion enpresari. Dokumentazioa jaso eta aztertu ondoren ontzat eman da eta ondorioz, Ugarkalde eta Olabarrieta arteko bidegorri zatia egiteko lanak Gabika enpresa bizkaitarrari esleitzea erabaki da. Onartutako aurrekontuak, udalak zehaztu zuen aurrekontua ia 156 mila eurotan merkatzen du.

  11 enpresa aurkeztu ziren Ugarkalde eta Olabarrieta elkar lotuko dituen bidegorri zatia egiteko lizitazio prozesura. Eta esleipen baldintzetan zehaztuta zegoenez, eskaintza ekonomiko merkeena egin zuen enpresa kontratatzea erabaki da. Behin betiko esleipenaren berri ematen duen Alkate Dekretua gaur bertan argitaratu da. Lan kontratua sinatuta, bidegorria eratzeko obrak berehalakoan hastea espero da.

 Ugarkalde eta Olabarrieta auzoaren sarreraraino egingo den bizikleta eta oinezkoentzako bide zatiak 800 bat metroko luzera izango du eta 3 metroko zabalera. Errepide nagusiaren ertzean eraikiko da eta errepidetik babesteko hesiak jarriko dira. Argiteria ere egokituko da. Bidegorria egin ahal izateko, Udalak, 17 partzela ezberdinetako 1.500 metro koadro inguru desjabetu ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!