"Futbolariak eta printzesak” antzezlana taularatuko da igandean “Mari eta gaileta fabrika” lanaren ordez

2021/02/12
Card image cap
Aurrez hartutako sarrerek balioko dute

  Covid-a dela eta azken orduko aldaketa egin da igandeko antzezlanean. Iragarritako Mari eta gaileta fabrika lanaren ordez Futbolariak eta printzesak izenekoa eskainiko du Eidabe taldeak. Antzerki taldea berbera da, antzezleak aldatzen dira.
Bestelakoan, emanaldiak bere horretan mantenduko dira, 16:30tan eta 18:00tan Santa Ana aretoan eta aldez aurretik hartutako sarrerek ere balioko dute. Dena den, norbaitek sarrera itzuli nahiko balu izango du hartarako aukerarik, udaleko kultur arduradunekin harremanetan jarrita. kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera mezua bidaltzea eskatzen da eta sarrera eta diru-itzulketa nola egin bertatik adostuko dute.

  Futbolariak eta printzesak parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko antzezlana da. Jon Zubiaga eta Olatz Pagaldaik antzezten dute eta 8-12 urte bitarteko haurrentzat gomendatzen da.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!