Funtziotan den udal gobernu taldeak bilera egingo du gaur arratsaldean

2015/06/04
Card image cap
Udalbatza berria osatu bitartean, gaiak alkate dekretuz erabaki ordez, Tokiko Gobernu Batzarrean erabakitzea hautatu da

  Maiatzaren 21ean egin zen udal hauteskundeen aurreko azken Tokiko Gobernu Batzarra. Bi aste hauetan, hainbat gai pilatu dira eta tramitezkoak diren arren, alkate dekretuz erabaki gabe, funtzioetan den udal gobernu taldearen erabakiz bideratzea hautatu da. Hala, 33 gaiko lan zerrenda osatu da gaur arratsalderako.

  Aztergaiak tramitezkoak dira. Lanak egin ahal izateko baimen eskaerak, faktura ordainketak eta bestelako eskaera puntualen inguruko erabakiak.Halakoa da, Celaya Emparanza y Galdos Internacional S.A. enpresaren haritik jaso den eskaera. CEGASAren izenean zegoen ingurumen baimen bateratua eskuz aldatzea aztertuko da, Energia Portatil zenaren jabe berriaren alde. Santxolopeztegi auzoa 16 zenbakian erreka ertzeko horma konpontzea, Kurtzetxo ermita margotzea, edota Errekalde auzoko irisgarritasun lanekin jarraituz, lanen osasun eta segurtasun plana onartzea aztertzekoak dira.

  Partikularren lan baimen eskaeretan, teilatuak konpontzeko edota Errekalde auzoan hiru eraikinetan isolamendu termikoa jartzeko eskaerak bereziki aipagarriak dira.

  Zerbitzu batzordearen eskutik Ultzegin eta Motxon kaleetako argiteriaren gaia aztertuko da eta Oñargi enpresak egin duen eskaera ere bai. Bide batez, argindar koadro pare bat araudira egokitzeko aurrekontu proposamena aurkeztuko da.
Funtziotan den udal gobernu taldeak arratsaldeko 18.00tan hasiko du bilera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!