"From THE JAM” taldea zuzenean entzuteko kontzertu berria hitzeman da.
From The Jam taldeko kide bat gaixotu zela eta bertan behera geratu zen, urtarrilaren 25ean Gaztelekuan ematekoa zuten kontzertua. Orduan jada, emanaldia beste egun baterako lotzen saiatuko zirela esan zuten antolatzaileek eta hala lortu dute. Kontzerturako egun berria martxoaren 8a izango da baina kartela bere horretan mantentzen da: FROM THE JAM eta PLAN B taldeak arituko dira, gaueko 22:30etatik aurrera eta Gaztelekuan. Kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude www.barrabarra.eu atarian. Kontu egin behar da hori bai, takillan 10eurotan salduko direla eta aurrez, internetez eskuratzen dituenak, euro bat gehiago ordaindu beharko duela kudeaketa gastuengatik.
“From THE JAM” taldea, Bruce Foxtonek gidatzen du, hau da, “'The Jam” talde britainiar mitikoko baxulariak.
The Jam taldea 70. hamarkada bukaera eta 80.hamarkada hasierako talderik garrantzitsuenetarikoa izan zen punk, mod, new wave mugimenduetan. The Jam taldea berriro biltzeko saiakerak egin eta gero, Bruce Foxton baxujoleak ekin dio beraien abesti mitikoak zuzenean jotzeari 'from THE JAM' izena erabiliz.
Estatuan barrena egingo duten biran kontzertu bakarra emango dute Euskal Herrian eta horixe Oñatiko Gaztelekuan eskainiko dutena da. From the Jam taldearekin batera PLAN B punkrock taldea arituko da.
Gogoan hartu beraz, kontzerturako egun berria finkatu dela: martxoaren 8an izango da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!