Oñatiko udala

Foru Aldundiak, Oñatin edota Legazpin, Aizkorri-Aratz interes komunitarioko eremuaren barruan dauden lurrak erosi nahi ditu.

2014/01/20
Card image cap
Iaz, 30 hektareako zuhaiztia erosi zuen Iturrigorrin. Aizkorri-Aratz parke naturalaren barruan landa lurren erosketa hauek LIFE proiektuaren baitan kokatzen dira.

   LIFE proiektuak biodibertsitatea zaindu eta babestea du helburu. Gipuzkoan, biodibertsitate horren adierazle den kakalardo mota batzuen habitat edo bizilekua mantentzeko ahalegina egiten ari da Diputazioa. Hala, herrialdeko lau parke naturaletan zuhaitz motzak egin eta gordetzeko ekintzak gauzatzen ari dira. Baina halako esku-hartzeak, herri-lurretan egiten dira. Aizkorri-Aratz parke naturalean, ARTASO da era horretako ekintzen adibide.

  Gure inguruan, “rosalía alpina” deritzon kakalardoa bizi da. Xomorrotxo hau, inguruko biodibertsitatea ondo, orekatsu mantentzen denaren adierazle da. Horretan datza bere garrantzia. Eta kakalardoa bera baina bereziki berak adierazten duen biodibertsitate orekatua babestea da LIFE proiektuaren baitan Diputazioak gauzatu asmo duen erosketaren helburua.

  Iaz, Iturrigorrin eta udal jabetzako basoarekin muga egiten duen 30 hektareako zuhaiztia erosi zuen. Aurten, aurrez zehaztutako terrenoaren jabeengana zuzenean jo gabe, inguruan, lur sailen bat dutenei zuzendutako deialdi orokorra egin du. Iragarki berean gainera, Aizkorri-Aratz interes komunitarioko eremuaren barruan dauden Legazpi edota Oñatiko landa lurrak ez ezik, irunen Aiako Harria inguruan daudenak erosteko deialdia egin du foru aldundiak. Eta guztira, ia 265 mila euro gastatuko direla ere zehazten da. Interesa duenak, otsailaren 16ra arteko epea du dagokion eskaintza Diputazioari egiteko. Xehetasunak berriz, urtarrilaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari ofizialean topatuko ditu.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!