Foru Aldundiak jendaurrean eta alegazioetarako jarri ditu, ondasun higiezinen balio katastrala eguneratzeko aplikatuko dituen balio ponentzia berriak

2016/09/23
Card image cap
Udaletxean kontsultatu daitezke

  Oñatirako, industria eta zerbitzu guneetako balio katastralaren jaitsiera onartu du Diputazioak. Balio ponentzia berria, egungoa baino ia % 25 txikiagoa baita. Udalak jaitsiera honen kontrako alegazioa aurkeztu zuen baina ez zen onartu. Hirilur eta eraikinen gaineko balio ponentzia berria bestalde, % 8.20 igo du. Horrek, etxebizitzen nahiz hirilur gisa kalifikatuta dauden terrenoen balio katastrala igotzea ekarriko du.

  Foru Aldundiak Oñatin eta Gipuzkoako gainontzeko herrietan aplikatuko dituen ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzia berriak ezagutu nahi dituenak, Foru Ogasunaren bulegoetan edo udaletxean ikus ditzake. Erreklamazioren bat egin nahi duenak, 15 eguneko epea dauka.  

  Foru Aldundiak abian jarri duen berrikuspen prozesuaren helburua, ondasunen balio katastrala, ondasun horien merkatu balioaren % 80aren pareko izatea da. 

  Jendaurrean dauden balio ponentzia horiek, esan bezala, ondasunen balio katastralean zuzenean eragingo dute, baina baita eragin dezake, maiatzean ordaindu behar izaten den ondasun higiezinen gaineko zergan. Udalak urrian onartuko ditu 2017ko zerga ordenantzak eta dokumentu horretan, ondasun higiezinen gaineko zerga ere jasoko da. Udal Gobernu Taldearen irizpidea, zerga honen kobrantzatik aurten jaso den diru kopurua mantentzea dela dirudi. Beraz, Diputazioak aplikatuko duen balio ponentzia horren arabera, igo edo jaitsi egingo du Udalak, ondasun higiezinen gaineko zerga kalkulatzeko erabiltzen dituen tipoak.

  Foru Aldundiak orain15 urte, 2001ean, egin zuen oin hurrengo balio katastralen berrikuspen orokorra Gipuzkoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!