Foru aldundiak antolatutako Udalekuak eta Gazte oporraldietan izena emateko epea zabalik dago

2019/03/14
Card image cap
Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke izena martxoaren 25era arte

  Udalekuak  eta Gazte oporraldiak 2019 kanpainak abiatu dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru aldundiek elkarrekin antolatzen dituzten egitasmoak dira. Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta daude eta Gazte oporraldiak, 14-17 urte bitarteko gazteei. Iraupen eta ekintza programa ezberdinak betetzeko aukera ematen dute. Udalekuak, Hego Euskal Herriko aterpetxeetan antolatzen dira eta Gazte oporraldiak, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta estatuko hainbat tokitan.

  Bi aisialdi programa hauei buruzko informazioa  Foru Aldundiko web orrian,  www.gipuzkoangazte.eus atarian ikus daiteke. Esku liburuak ere badaude eta horiek Gaztelekuan, Gazte Informazio Bulegoan eskuratu daitezke. Izena emateko bide bikoitz hori dago: internet bidez norbere kabuz egin daiteke edo Gazte Informazio Bulegoaren bitartez. Kasu honetan, gogoan hartu Gaztelekuko bulegoa asteartetik ostiralera, 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 irekitzen dela.

  Diputazioko udalekuetan eta gazte oporrak programan izena emateko epea, martxoaren 25era arte luzatuko da. Eskaerak banaka, binaka edo 3ko taldetan egin daitezke. Izena dauden plazak baino neska mutil gehiagok ematen dutenez, plazak zozkatu egiten dira. Plazen zozketa apirilaren 2an egingo da bi kasuetan. Plazak esleitzerakoan aurreko urteetan parte hartu ez zutenei lehentasuna emango zaie.

  Eusko Jaurlaritzan 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta antolatu dituen Gazte auzolandegiak programan parte hartzeko berriz, izen-ematea, apirilaren 16tik 24era egin ahal izango da. Aipagarria da Gazte Auzolandegien aurtengo eskaintza iragartzeko kartelaren egilea Leire Ugarte Mugarza izan dela. Lehiaketa egin zen eta oñatiarraren lanak irabazi zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!