Finantzen Euskal Institutuak ULMA Inversiones elkartean parte hartuko du 7 milioi euroko ekarpena eginda

2022/01/18
Card image cap
Eusko Jaurlaritzaren menpeko institutuaren finantza ekarpena kooperatibaren diru funtsa indartzera dator

  Pasa den maiatzaren 7an erabaki zuen finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluak ULMA Inversiones S.Coop sozietatean parte hartzea. Institutuaren helburu nagusia da enpresak sustatzea, haien kapitalean aldi baterako parte hartuz; besteak beste, kooperatiba eta merkataritza sozietate berriak sustatzea, lehendik dauden erakundeetan jarduera berriak sustatzea, eta kooperatiben eta merkataritza-sozietateen akzioak edo partaidetzak harpidetu edo erostea.

  Kasu honetan Finantzen Euskal Insitutuak ULMA inversiones sozietatean bazkide laguntzaile gisa parte hartuko du. 60 euro eta 10 zentimoko ekarpena egingo du kooperatibaren kapital sozialean eta 7 milioi euroko mendeko finantza ekarpena, Euskal Herriko aldizkari ofizialean atzo argitaratu zenez.

  Ekarpen honen bitartez kooperatibaren berezko diru funtsa sendotu nahi da, kooperatibek ezin baitituzte akzioak saldu edo baloreen merkatuetan parte hartu. Zentzu horretan izan ditzaketen finantzazio zailtasunak arintzera letorke Finantzen Euskal Institutuaren diru ekarpena. Dena den, gogoratu behar da Ulma taldeak finantzaketarako bide alternatibo ezberdinak erabili izan dituela, orain baino lehen. 2018an eta 2019an, esaterako, bono eskaintzak egin zituen Errenta Finkoko Merkatuaren bitartekaritzaz. Orain diru babesa Eusko Jaurlaritzatik datorkio, Finantzen Euskal Institutuaren eskutik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!