Oñatiko udala

Felix Ibarrondo saritu dute 2018ko Arte Ederretako dominarekin

2019/01/02
Card image cap
Urrezko dominaz saritu dituzten 21 artistetako bat da konpositore oñatiarra

  Espainiako Ministroen Kontseiluak 2018ko azken bileran erabaki zuen Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko dominak nori eman.  Hautatutako bat Felix Ibarrondo musikagile oñatiarra da. Konpositoreak hirurogei konposizio lan baino gehiago ditu erregistratuak eta hogeitik gora disko.

  Ibarrondo Oñatin jaio zen 1943an. Aitarekin etxean hasi zen musika ikasten, eta Donostian eta Bilbon jarraitu zuen. 1969an Parisera joan zen eta ordutik han bizi da. Oscar Esplá saria eta frantses akademiak ematen dituen Lili et Nadia Boulanger saria eskuratu ditu, besteak beste.

  Arte eta kultur sorkuntzaren esparruetan nabarmendu diren pertsona eta erakundeak saritzeko eman ohi dira Arte Ederretako dominak. Baita arte eta kulturaren sustapen, garapen eta zabalpenean edota ondare artistikoaren kontserbazio arloan  bereziki nabarmendu diren pertsona eta erakundeak errekonozitzeko ere.

  Ibarrondorekin batera beste 20 artista saritu dituzte, besteak beste, Penelope Cruz aktorea, Ruben Blades musikaria, Lluis Pasqual antzerki zuzendaria, Cadizko inauterietako peñen elkartea edota Norman Foster Fundation erakundea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!