Oñatiko udala

Ezin da aurre-erreserbarik egin Zubikoa kiroldegian biharko

2021/06/15
Card image cap
Garbiketa zerbitzuko langileak grebara deituta daude

  Gipuzkoako lokal eta eraikinen garbiketa arloko langileen greba deialdia gaurko egina dago baina kiroldegiko garbitzaileak gauean aritzen direnez, azken ordura arte ez da jakingo greba egiten duten, eta ondorioz, bihar kirol instalazioak erabilgarri egongo ote diren. Horregatik, ezin da biharko erreserbarik egin ez kiroldegian bertan ezta on-line ere.

  Antzerako egoera sortu zen martxo erdialdean ere, 15etik 18ra deitu zen grebaren ondorioz. Orduan, igerilekuaren inguruko instalazioak eta Eltziako gimnasioa garbitzen zuten langileek greba egin zuten eta instalazio horiek itxita mantendu ziren 16tik 19ra.

  Feminizatuta dagoen sektorea da lokal eta eraikinen garbiketa arloa, kanpoan jarduten duten kale-garbitzaileekiko; kale garbitzaileen artean gehiengoa gizonezkoa da. Bi kolektiboen arteko aldea nabaria da, bereziki soldatetan, sindikatuek salatzen dutenez. Urtean, 7.000 euro inguruko aldea. Horregatik, kale garbitzaileen hitzarmenarekin eta soldatarekin parekatzea eskatzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!