Oñatiko udala

Euskaraz bizi nahi dut bandera Udaletxeko balkoian jarriko da abenduaren 3an, Euskararen Egunean.

2013/11/20
Card image cap
Herritarrei ere beste horrenbeste egiteko gonbidapena luzatzen zaie.

  Hartarako eta iaz hasitako bideari jarraituz, “Euskaraz bizi nahi dut”  banderak udaletxean salgai jarriko dira.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bizi nahi dut aldarria Euskal Herriko etxeetako balkoietan jartzera deitu du. Udalak, euskaldunen euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea errespetatzearen alde egonik, deialdi horrekin bat egin du. Era berean, oñatiarroi ere deialdiarekin bat egiteko gonbitea zabaldu digu.

  Kontseiluak eginiko proposamenarekin bat eginez, Udal gobernu taldeak udaletxeko balkoian Euskaraz bizi nahi dut bandera jartzea erabaki du. Baina etxe partikularretako balkoietan ere abenduaren 3an ikur hori jartzera animatu nahi ditu herritarrak.

  Iaz, halako 40 bandera ekarri ziren eta berehala saldu ziren. Aurten ere, ikur gehiago ekarriko dira. Banderak, astelehenetik salgai egongo dira Udaletxeko harreran, 3 euroan. Bestela, www.euskarazbizinahidut.org webgunean ere eskura daitezke.

  Urte osoan bezala, egun hauetan are gehiago, euskaraz bizitzera, euskaraz gozatzera, animatu nahi gaitu Udalak. Guztiok batera lortuko baitugu Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Pertsona bakoitzetik, taldera, taldetik udalerrira eta udalerri bakoitzetik Euskal Herrira zabalduz doan ilusioa eta bizi nahia da euskaraz bizitzearena.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!