Euskaraldiaren gune ibiltaria Oñatin izango da bihar

2022/10/26
Card image cap
Atzeko kalean izango da, 18:30etatik 21:00tara

  Euskaraldia hasteko 21 egun falta direnean iritsiko da Euskaraldiaren gune ibiltaria Oñatira, bihar alegia. Euskal Herriko herri eta auzoetan barna dabil Euskaraldiko furgoneta, ariketari buruzko informazioa eta prestakuntza eskainiz. Denda ere badu eta Euskaraldiaren banderak, poltsak, kamisetak, jertseak eta bestelakoak erosi ahal izango dira, bertaratuta. Atzeko kalean, Naparreneko kantoiaren ondoko zabalgunean kokatuko da bihar Euskaraldiaren gune ibiltaria, arratsaldeko 18:30etatik 21:00tara.

  Irailaren 17an abiatu zen Euskaraldiaren furgoneta Oriotik eta herririk herri dabil ordutik. Debagoienera lehen aldiz etorriko da bihar, baina azaroan Arrasate eta Eskoriatzara itzuliko da. Gune ibiltariaren helburua bikoitza da: batetik, Euskaraldia badatorrela zabaldu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko erronka duen ariketaren inguruko informazioa eman eta parte hartu nahi dutenen izenak jaso. Eta, bestetik, Euskaraldia modu sakon eta erosoan egiteko prestakuntzak duen garrantzia azaldu eta sortu daitezkeen zailtasunei aurre egiteko aholkuak eta estrategiak ematea.

  Bihar Euskaraldiaren furgoneta eta gune ibiltaria Oñatin izango da baina gaur arratsaldean Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria gelan egokitu den behin behineko bulegoa zabalik izango da, 18:00tartik 20:00etara, asteazkenero bezala. Azaroaren 5ean berriz, ekitaldi berezia egingo da plazan, arratsaldeko 13:00tan, Euskaraldiaren herriko taldeak sustatuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!