Euskaraldiarekin batera Hikaldia egingo da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra

2022/10/19
Card image cap
Izen-ematea zabalik dago www.hikaldia.eus atarian

  Euskara ez ezik, noka eta toka erabili, edo gutxienik entzuteko, eta arlo horretan ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da Hikaldia. Euskaraldiarekin batera egingo da Oñatin, hau da, azaroaren 18tik abenduaren 2ra eta parte hartzeko izena eman behar da www.hikaldia.eus atarian.

  Euskaraldian hika entzun, noka-toka erabiltzen hasi, hobetu edo ohitura hartzeko gonbitea egiten zaie euskal hiztun guztiei eta Euskaraldian erabiliko duten Belarriprest/Ahobizi txapetan H hizkia eramango dute berari hika egiteko adieraziz aurrez aurre duen elkarrizketa lagunari. Horixe da hartuko den konpromisoa, alegia, entzule rolarena. Hortik aurrera, noka-toka aritu nahi duenak hartarako aukera ere izango du, baina ez halabeharrez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!