Euskaraldian parte hartzeko gonbitea luzatu zaie herriko taberna eta komertzioei

2018/10/29
Card image cap

  Dendariak eta tabernariak eragile handiak direla kontuan hartuz, Oñatiko Euskaraldiko batzordeko kideak bisitak egiten ari dira herriko establezimenduetara, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldian parte hartzera animatuz. Parte hartzea erabakitzen dutenei ikur identifikagarri bat banatuko zaie lokalaren sarreran jartzeko eta doazen bezeroek jakin dezaten establezimendu horretan Ahobiziak edota Belarriprestak aurkituko dituztela. Antolatzaileek ahalik eta establezimendu gehienetara iristeko ahalegina egingo dute. Dena den, interesa duenak onati@euskaraldia.eus helbidean jar daiteke harremanetan antolatzaileekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!