Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren aurkezpen-ekitaldia egingo da etzi Udaletxeko Pleno Aretoan.

2013/02/05
Card image cap
Oñatin, euskararen alorrean, datozen urteetan egin asmo dena azalduko da.

  Oñatin, esparru guztietan, euskara gehiago erabiltzea eta oñatiarrak euskararen aldeko subjektu aktibo bihurtzea da planaren helburu nagusia. Euskara Batzordearen iritzian plana eraginkorra izan dadin, orain arte bezala, guztion inplikazioa eta parte hartzea ezinbestekoak dira. Horregatik antolatu da herritar guztiei irekitako aurkezpen-ekitaldi hau.

  Planaren arduradunek, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, zerbaiten amaiera baino, etapa berri baten hasiera izatea nahi dute. Aurkezpenera hurbiltzen direnek, datozen urteetan eta euskararen alorrean egin asmo dena ezagutzeko aukera paregabea izango dute. Planaren helburuak eta ildo nagusiak azalduko dira eta planaren diseinuan parte hartu dutenen iritzia ere adieraziko da.

  Etziko aurkezpena, bileretan parte hartu dutenei eta modu batean edo bestean plana osatzen lagundu duten guztiei eskerrak emateko ere baliatu nahi da. Ekitaldia, Jose Mari Anduaga abeslariaren kantu saioaz eta luntxaz osatuko da. 

  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren aurkezpen-ekitaldia, etzi ostegunez, arratsaldeko 7etan egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!