Oñatiko udala

Euskaltzaleen Topaguneak Auzoko proiekturako dinamizatzailea behar du Oñatin

2013/07/24
Card image cap
Euskaltzaleen Topaguneak Auzoko proiekturako dinamizatzailea
 behar du Oñatin

Zer da Auzoko:
Oñatiko kultur eta hizkuntza aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea. Egitasmoaren helburuak:
- Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea
- Oñatin zenbat hizkuntza hitz egiten diren jabetzea
- Hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea.

Eskaintzen da:
- Auzoko proiektua dinamizatzea.
- 10 orduko lan-jarduna.

Eskatzen da:
- Dinamizatzeko gaitasuna.
- Hizkuntzekiko sentsibilitatea.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Aniztasunarekiko interesa.
- Oñatiarra izatea.

*Dinamizatzailea aukeratzeko, aurkeztutako curriculumen arabera, hainbat hautagairi elkarrizketa baterako deia egingo zaie.
 

Interesatuok bidali curriculuma 2013ko abuztuaren 23a baino lehen auzoko@topagunea.org-ra

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!