Oñatiko udala

Euskaltegiko irakasle lanpostua betetzeko bigarren azterketa eta lehiaketa faseko emaitzak argitaratu dira

2018/06/18
Card image cap
Erreklamazioetarako epea asteazkenean, 14:00tan amaitzen da

  Ostiral goizean egin ziren euskaltegiko irakasle lanpostua betetzeko elkarrizketak. Prozesuan dirauten 9 hautagaiek ariketa gainditu zuten, behin behineko emaitzetan ikus daitekeenez. Ostiral arratsaldean elkarrizketari dagozkion emaitzak ez ezik, agiri bidez egiaztatu diren merituen balorazioa ere argitaratu zen. Hautagaien formakuntza osagarria, lan esperientzia, argitalpenak eta informatika prestakuntza baloratu dira. Lehiaketa faseari dagozkion emaitzak ere behin behinekoak dira oraindik. Horrek esanahi du, erreklamazioak aurkezteko epea zabalik dagoela bai bigarren azterketaren emaitzei dagokienean baita aipatu merituen balorazioari dagokionean ere. Etzi, asteazkenean amaitzen da erreklamazioak egiteko epe hori. Ondoren, behin betiko emaitzak jakinaraziko dira.

  Azken orduko aldaketarik ez badago 9 hautagaietatik zortzirentzat amaitu da hautagai prozesua, 9.ak euskarazko azterketa egin beharko baitu, ez du-eta eskatutako egiaztagiria aurkeztu. 4 Hizkuntza Eskakizunari dagokion azterketa astelehenean,  Donostiako Seminarioan egin beharko du, 9:00tan. Oharra, arratsaldean bertan argitaratu da udaleko web atarian.

  Hautaketa prozesu honen helburua udal euskaltegirako euskara irakasle bat kontratatzea da, errelebo kontratua eskatu duen egungo irakaslearen lan jarduna osatzeko. Azterketaldia gainditzen duten gainontzekoekin berriz, lan poltsa eratuko du udalak etorkizunean sortu daitezkeen beharrei erantzun ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!