Oñatiko udala

Euskaltegiko 8 ikasleri matrikularen laurdena itzuliko zaie, euskalduntzeko ahaleginaren sari gisa

2022/01/18
Card image cap
Guztira, 428 euro banatuko dira

  Euskaltegiko ikasleei zuzendutako dirulaguntzak ematen ditu Udaleko Euskara departamentuak. Euskara ikastaroetan parte hartu eta % 85eko aprobetxamendua egiaztatzen duten ikasleei matrikularen erdia berreskuratzeko aukera ematen zaie ikasturte amaieran. Eta hurrengo kurtsoan euskara lantzen jarraitzen dutenek gainera, beste % 25eko dirulaguntza gehigarria jasotzen dute. Halako 8 kasuren berri eman dute udal euskaltegiko arduradunek eta guztiei dagokien laguntza aitortu zaie, beraien burua euskalduntzeko egiten duten ahaleginaren sari gisa. Bakoitzak hautatu duen ikastaro erritmoaren arabera ordaindu beharreko matrikula eta, ondorioz, jasoko duen dirulaguntzaren kopurua ezberdina da, baina kasu guztietan ordaindutakoaren % 25a izango da. Guztira, 428 euro banatuko dira.

  2021-2022 ikasturtea 8 talde, 3 irakasle eta 62 ikaslerekin hasi zuten udal euskaltegian. Eskaintzak gainera, euskalduntze maila guztiak hartzen ditu, hasi oinarrizko mailetatik eta C2 mailara arte.

  Euskara ikasleei zuzendutako dirulaguntza hauezaz gain, udaleko Euskara departamentuak errotulazioa edo web gunea euskaraz jartzen duten entitateei zuzendutako laguntza ere eman ohi du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!