Oñatiko udala

Euskal Herriko pentsionistek Bilbon bat egingo dute, otsailaren 12an

2022/02/05
Card image cap
Oñatitik autobusa jarriko da

  Datozen larunbata, hilaren 12a, borroka eguna izendatu dute estatuko pentsionistek eta pentsio sistema publiko duina aldarrikatuko dute beste behin manifestazioak eginez. Euskal Herriko pentsionistek indarrak batzea erabaki dute eta Bilbon elkartzeko deia zabaldu dute Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan. Oñatikoak ere bertan egongo dira.

  Lau urte dira jada Euskal Herriko pentsionistek asteroko elkarretaratzeei ekin zietela baina hasierako aldarrikapenek bere horretan jarraitzen dute, hein handi batetan. Pentsioen eros-ahalmena berreskuratu eta urte arteko KPI errealaren arabera eguneratu daitezela, 1080 euroko gutxieneko pentsioa, eta jubilazio adina eta kotizazio-urteen luzapena indarrean jarri zuen pentsioen erreforma bertan behera uztea eskatuko dira, besteak beste, datorren larunbateko manifestazioan.

  Oñatiko pentsionistak Bilboko mobilizaziora deitzen kartelak jarri dira herriko kaleetan. Bide batez, autobusa antolatu da. Xehetasunak asteleheneko elkarretaratzean emango dira eta autobusean joan-etorria egin nahi dutenen izenak ere plazan hartuko dira. Dena den, autobusean lekua hartzeko egun gehiago izango dira, otsailaren 10era arte. Izen-emate orriak Pake lekun, Olakua eta Arrano tabernetan eta San Lorentzoko Arantxa okindegian utziko dira.

  Bilboko manifestazioa otsailaren 12an izango da, 12:00tan eliptika plazatik irtenda. Bertara joateko autobusa 10:00tan abiatuko da postetxe aurrealdeko geltokitik. Autobusa Oñatin betetzen ez bada, inguruko herrietako lagunak hartuko ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!