Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa Oñatin egitea proposatu du Antixena Gaztetxeak

2015/10/21
Card image cap
2016ko martxoan izango da

  Ekimena, gaztetxetik sortu da gainontzeko gaztetxe eta gazte asanbladak Oñatira gonbidatuz. Dagoeneko ireki den iradokizunetarako tartean kontrakorik azaltzen ez bada beraz, 2016ko martxoan Oñatin egingo da Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa. Halakoetan, gazteek beren herriko antolakuntzaz eta horrek sortzen dizkien arazo eta abantailez berba egiten dute baina dituzten bestelako kezka batzuez ere eztabaidatzen dute.

  Oñatiko gaztetxeak egin duen gonbidapen proposamenaren haritik topaketan eztabaidatzeko gaiak eta ideiak ere eskatu dira. Orain, esan bezala, Euskal Herriko gainontzeko gaztetxe eta gazte asanbladen zain daude.

  Iaz, Laudion egin zen Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa eta hausnartu ziren edukien inguruko balorazioa positiboa izan bazen ere, nahi beste herritako jenderik ez zela hurbildu azpimarratu zen. 2016ko zita geografikoki Euskal Herriko erdigunean kokatzen den Oñatira ekarrita, partaidetza handitzea da helburua.

  Jaiak amaituta Antixena gaztetxean ikasturte berriren plangintza osatzen hasi dira eta matxora begira, Euskal herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa Oñatin egiteko proposamena zabaldu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!