Euskal Espeleologoen Elkargoak laguntza-simulazioa egingo du asteburuan

2021/10/15
Card image cap
Kontrol postua Arantzazun kokatuko da eta karpa Degurixako Lezea kobazuloaren sarreran

  Euskal Espeleologoen Elkargoak espeleologia laguntza simulazioa egingo du bihar eta etzi Arantzazu, Araotz eta Degurixa inguruetan. Erreskate ariketan espeleologoek ez ezik, DYAk, Gurutze Gorriak, Suhiltzaileek, Ertzaintzak, eta Eusko Jaurlaritzako Babes Zibilak parte hartuko dute modu koordinatuan.

  Laguntza simulazioa bihar 8:00tan hasiko da, Arantzazuko topagune behealdeko arkupetan kontrol postua jarriz, eta domeka arratsaldera arte, 17:00ak arte luzatuko da, baimena behintzat, egun eta ordu tarte horretarako eskatu du Euskal Espeleologoen Elkargoak. Asteburuan beraz, simulazioan parte hartzen duten erakundeetako pertsonala Arantzazu eta Araotz inguruen joan-etorrian ibiliko da. Balizko espeleologia erreskate simulazio hori Degurixako Lezea kobazuloan izango da eta hango sarreran ere karpa edo kanping moduko bat jarriko da.

  Zapatu eta domekan Arantzazu, Araotz, Degurixa inguruetan ibilgailu eta antxintxika dabilen lagun ugari ikusi ahal izango dira, baina gogoratu, laguntza simulazioa izango dela.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!