Europara iristen ari diren errefuxiatuei laguntzeko helburua duen herritar taldea osatu asmo da
Bizi dugun krisi humanitarioari aurre eginez, hainbat herritar elkartu eta errefuxiatuei laguntzeko taldea osatu asmoz ari da. Bergaran eta inguruko beste hainbat herritan dagoeneko sortu diren taldeen eredua jarraituz, hemen ere, HotzOñati izeneko taldea osatu nahi da. Baina izenaz haratago, errefuxiatuei laguntzeko ekimenak aurrera eraman eta herriz-herriko talde sarea baliatuz laguntzak Grezia, Siria, Alemania edo beharrezkoa den lekura helarazteko bidea egitea da.
Sare sozialen bitartez zabaldu dira orain arte HotzOñati taldea osatzeko gonbidapen mezuak. Interesa dutenen eskura helbide elektroniko bat ere jakinarazi da: hotzonati@gmail.com. Dagoeneko dozena erdi bat lagun harremanetan jarri dira eta bilera bat egitekotan dira.
Oñatin, Txantxiki Familia Elkartearen ekimenez errefuxiatuentzat arropa eta material bilketa kanpaina berezia egin zen iazko urte akaberan. Baina halako ekimen puntualak egin gabe, elkartasun eta laguntza talde egonkor bat sortu nahi da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!