Oñatiko udala

Europar parlamenturako hauteskundeetan botoa Oñatin eman nahi duten batasunako herritarrek, hartarako eskaera egin behar dute hilaren 30a baino lehen.

2014/01/24
Oñatin, Europar Batasunean jaio diren 123 lagun bizi dira gaur egun.

  Hori da behintzat udaletxean errolda bulegoan jaso dugun datua, jakinik beti ere, datu ofiziala INEk, estadistika institutuak ematen duena dela.

  123 atzerritar hauek Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetako batean jaioak izaki, maiatzaren 25ean egingo diren Europar Parlamenturako hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea dute beti ere baldintza batzuk beteta. Oinarrizkoa, botoa emateko gutxieneko adina izatea. Botoa, norberaren jatorriko herrialdean eman daiteke edota bizi den herrialdean, kasu honetan, espainiar estatuan. Baina horretarako eskaera egin behar da.

  Espainian, europar batasuna osatzen duten herrialde ezberdinetatik etorri eta botoa emateko eskubidea duten ia bi milioi eta 146 mila lagun bizi dira. Gehienekin izan da aurreko harremanik baina milioi erdi pasa laguni hauteskunde bulegoak gutuna bidali die hala nahi badute, botoa bizi diren herrian bertan eman dezaketela jakinaraziz. Eskubide hori gauzatu ahal izateko eskaera egin behar dutela zehaztu zaie idatzian.

  Halakorik jasota botoa egungo bizitokian eman nahi duten atzerritarrek, bidali zaien orria beteta Gipuzkoako hauteskunde errolda bulegora bidali behar dute. Halakorik jaso ez dutenek berriz eskaera egiteko aukera badute udaletxera hurbildu eta bere intentzioa bertan azalduta. Batera edo bestera, urtarrilaren 30ean amaitzen da botoa bizitokian eman ahal izateko eskaera egiteko epea.

  Europar parlamenturako hauteskundeak, maiatzaren 25ean egingo dira. Egun horren inguruan batasuna osatzen duten 28 herrialdeetan Europar parlamentua osatuko duten 751 kideak aukeratuko dira. Espainiar estatuan, 54 europar parlamentari hautatuko dira. Egun horretan, espainiar nazionalitatea dutenek eta Europar Batasuneko edozein herritan jaio eta bertan botoa emateko eskaera egin dutenek emanal ahal izango dute.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!